BILDUMA HIZTEGIA

self défense féministe (fr)

Feminismoa



Ahalduntze indibidual edo kolektiborako estrategia, talde-saioetan eta metodologia bati jarraikiz lantzen dena eta helburu duena emakumeen kontrako indarkeria agerian jartzea eta hari aurre egiteko bideak eraiki eta urratzea.

Autodefentsa feministak esparru biltzen ditu: izateko eta egoteko eskubidea, eraso fisikoaren aurkako erantzuna, emakumeak beren gorputzez eta beren eskubideez jabetzea eta abar. Ahultasun-estereotipoak apurtzeko estrategiak eta baliabideak bilatzen ditu, eta emakumeek autonomiarako eta beren desira erabiltzeko duten eskubidea azpimarratzen du. Ahalduntze-prozesuak aurrera egin ahala, emakumeek autoestimu handiagoa erdiesten dute eta beren buruaz seguruago sentitzen dira; beraz, askeago dira beren eskubideak erabiltzeko eta aldarrikatzeko.

Euskal Herrian, autodefentsa feminista lantzeko saio asko antolatzen dituzte talde feministek, jabekuntza-eskolek, emakumeen etxeek eta udaletako berdintasun-sail eta -zerbitzuek.



Hiztegi-unitateak